.

.

jueves, 16 de abril de 2015

ADIBIDE PRAKTIKO POSIBLE BAT



Irakasle moduan gure burua hobetu eta trebatzeko asmoz, irakasle ikertzailearen oinarria den praktika gogoetatsua jarriko dugu abian. Ekintza bat hobetzeko aldatu nahi den horretan hausnartzea edo aztertzea da praktika-gogoetatsua. Hau egiteko, aurretik helburua zehaztu behar da eta jarraian ebaluatu, emaitzak lortu diren edo ez ikusteko. Zer egin nahi den eta zer lortu den ikusiaz hain zuzen.

Hau honela izanik, praktika gogoetatsuaren funtsa eguneroko jarraipena izango da.

Gure trebatze prozesua gauzatzeko, eguneroko jarraipen honen inguruan, irakasle bakoitzak, klasea irakasteko duen eraren grabaketa egingo du. Hau da: berak ematen duen klase bat grabatuko du egunero. Grabaketa egin ostean, etxean bakoitzak bere grabaketa ikusi eta aztertu beharko du.

Honela, egoera ezberdinen aurrean garatu beharreko soluzio posibleak bilatzen ahalegindu behar da irakaslea, ondoren praktikara eramateko (klasean).

Laburki esanez, Irakasleak arazo bat antzemango du bere irakasteko moduan grabaketari esker, eta honi soluzio bat ematen saiatuko da. Hau ikusirik, arazoei soluzioak bilatzen ahaleginduko da. Soluzio posiblea metodologia aldaketa bat izango da, arazoa konpontzea helburu izango duena. Hau klasean aplikatu ondoren, honen jarraipena egin beharko du, bere helburuak bete diren edo ez ikusteko eta bere klaseak ikertzen jarraitu beharko du. Beraz, prozesu zikliko baten aurrean aurkitzen gara:



Beraz, irakasle ikertzailearen lanetako bat ondorengoa litzateke: Lehena ikerketa-fokua edo arazo-eremua identifikatzea. Bigarrena arazo honen diagnosi bat egitea. Hirugarrenik arazoa hobetzeko aldatu nahi den horretan hausnarketa dugu; praktika-gogoetatsua. Laugarrenik hausnarketa hau praktikan jarri eta ebaluatzea edukiko genuke.

Irakasle ikertzaile batek etengabean aritu behar du trebatzen eta irakasten ikasten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario