.

.

viernes, 17 de abril de 2015

PRAKTIKA GOGOETATSUA

Praktika gogoetatsuak ikasgelan gertatutakoaren inguruan hausnartzean datza. Hausnartze prozesu honetan, kontutan hartu behar da irakasleak ezagutzen duela inork baino hobeto bere ikasgela, ikasle bakoitzaren jarrera zein hauen jokabidea ikasgelarekiko. Beraz, argi dago, praktika gogoetatsua aurrera eramateko metodologiak irakaslea izan behar duela foko. Gainera, metodologia honen helburuetako bat irakaslea ikertzaile izatera bultzatzea da, hau baita praktika gogoetatsuaren oinarri.
Praktika hau bideratzeko beraz, metodologia konkretu baten beharra dago. Lehenik eta behin irakasleak ikasgelan egin behar duenaren planifikazioa egin beharko luke.
Behin saioa planifikatu ondoren, irakasleak ikasleak behatu beharko lituzke, hau da, beraien jokabidea zein den planteatutako ekintza horien aurrean. Azken batean, hobetu beharreko aspektuak behatu beharko dira, hau baita irakasle-ikertzaile baten objektiboa: hobetzeko dauden aspektuetan begirada jarri eta hauek landu. Gainera, ikasleak behatzen ari garen momentuan, behatzen dugun hori koaderno batean idaztea onuragarria izan daiteke ondoren egingo dugun hausnarketarako. Ikasleak behatzeko beste aukera bat bada ikasgela bera grabatzea, hau da, bideo kamerak ipiniz, hausnarketa momentuan guztia argiago ikusiko baitugu.
Hirugarrenik, behatu dugun guztiaren hausnarketa bat egin beharko litzateke, hau da, ikasleen jarrera, planifikatutako dena aurrera eraman den…  hausnartu. Ezinbestekoa da irakasleak hasiera batetik ikertzaile rola ere hartu izana, etengabe egon beharko baita gertatutakoaren inguruan hausnartzen eta konponbideak aurkitzen. Azken honetarako, irakasleak existitzen den teoriara jo beharko du, hau da, bibliografia ezberdinak arakatu beharko lituzke behatutako arazoaren aurrean konponbideak aurkitzeko. Prozesu honetan segur aski bere teoria propioak ere aterako dituela.
Laugarrenik, jardutea izango litzateke azken pausoa. Hausnartu eta ikertu dugun hori praktikan jartzea izango litzateke helburu. Azken pauso hau lehena bihurtuko da berriro, azken batean, ikertutako hori praktikan jartzean, beste hain beste arazo sortuko baitira.

Ondorioz, esan genezake metodologia honen egitura zirkularra dela, momenturo martxan egongo dena. Beraz, behin behatutakoa hausnartu ondoren praktikan jartzen dugunean, hobetu beharreko egoera berrian aurrean berriro ere prozesu bera hasi beharko genuke.



No hay comentarios:

Publicar un comentario