.

.

sábado, 18 de abril de 2015

XIX.MENDEKO IRAKASLEA

Irakaslea garai berrietara moldatu behar dela erakusten du ondorengo bideoak. Argi dago, gizartea aldatzen doan heinean, hezkuntzak aldaketa honi erantzun bat eman behar diola.

Gaur egungo irakasleak ez dira jakituria daukaten bakarrak ikasgela baten barruan; guztiek ikasten dute elkarrengandik, guztiek partekatzen dute beraien jakituria. Irakaslea ikasgelaren liderra eta kudeatzailea izan behar da, baina inondik inora (garai batean ematen zen bezala) jakituria soilik transmititzen duen pertsona. Gaur egun, irakaslearen rola erabat aldatu da: garai hauetan, ikasle pentsalari, kritiko eta autonomoak sortzea da helburu. Hau da, benetan ikasleak gustuko duen horretan fokoa jartzera motibatu behar ditu ikasleak, bakoitzarengan zentratu behar da, horrela ikasle bakoitzaren garapen integrala bermatuko duelarik.


Beraz, gauza argia da, irakaslea momentuoro egon behar dela abian jartzen dituen praktiken inguruan hausnartzen (praktika gogoetatsua). Hau da, irakaslea ikertzaile ere izan behar du. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario