.

.

lunes, 20 de abril de 2015

PRAKTIKA GOGOETASUAREN ALDE POSITIBOAK

Lehenik eta behin, praktika-gogoetatsuak ahalbidetzen duena bada, konstanteki hobetzen egotea. Ez soilik ikasgelaren giroa, baizik eta irakaslearen jakituria ere. Metodologia zaharretan oinarrituko baginateke, hobekuntzak egitea zaila izango litzateke, azkenean gure irakasteko modua zaharkitua geldituko baitzen. Beste hitzetan, metodologia berrietara moldatzeko jarrera ezkorra hartzean, hobekuntzei bidea oztopatuko genieke.
Bigarrenik, aurretik aipatu den bezala, praktika-gogoetatsu honetan irakaslea fokoa izatea ezinbestekoa da. Berak baitauka gauzak aldatzeko ahalmena. Irakasleak inork baino hobeto ezagutzen ditu ikasleak. Honexegatik irakasle ikertzailearen rola oso garrantzitsua da, azken baten irakasleak baitaki hobekien ikertu behar duen hori zer den. Gainera, irakasleentzat praktika honek motibazio iturri gisa ere jokatzen du. Hau da, irakaslea bere kabuz eta bere lanaren ondorioz gauzak hobetu daitezkeela jakiteak, motibazio iturri gisa jokatzen du.
Hirugarrenik, praktika-gogoetatsuak irakasleen arteko elkar kolaborazioa bultzatzen du. Irakasle bakoitzak behatutako gauzen inguruko hausnarketak beste irakasleekin komentatzean, elkarrengandik ikasten dute. Beste hitzetan, irakasleen artean ideiak eta arazoei aurre egiteko konponbideak komunean jartzeak, laguntza tresna moduan jokatzen du.
Honetaz gain,  irakasle izateak badakar ikasleak ulertzen saiatzeko beharra. Kontuan hartu beharrekoa bada, irakaslea ikasgelari moldatu behar zaiola. Hau da, ikasleen beharretara moldatu beharko litzateke, hau baita modu bakarra gertatzen ari denaren berri izateko.
Azkenik, praktika-gogoetatsua ez da soilik martxan jarri behar ikasgelan aurrez planeatutako zerbait ondo irten ez denean. Izan ere, gauzak hobetzeko eta horren inguruan ikertzeko, ez dago zertan arazo bat egon behar. Planeatutako ekintzak ondo burutu izan baditugu, honen inguruan ere hausnartu beharko litzateke, honek hurrengo arazo baten aurrean laguntza moduan jokatu baitezake.  

Egia da praktika honek denbora asko eskatzen duela, baina kontutan izan beharko genuke praktika-gogoetatsuak dakarren hausnarketak hobekuntza bat ere badakarrela, ez soilik ikasgelari begira, baita irakaslearen jakituriari begira ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario