.

.

miércoles, 15 de abril de 2015

ZER DA IRAKASLE IKERTZAILEA?



Irakasle onaren ezaugarria irakasle-ikertzailea da, bere burua zalantzan jarri eta kezkei zein galderei erantzunak bilatzen aritzen dena hain zuzen. Honela,bere jarduna eta egitekoak jakin minez behatzen ditu. Honek, aldaketa esanguratsuak ekar ditzake gelara; bai irakaslearen irakaste prozesuaren aldetik, baita ikasleengan izan dezakeen eraginean ere.  

Beste modu batera esanda, irakasle ikertzailea irakaskuntzan eta bere jardunean ikertzen duen huraxe da. Hau gertatzeko, bere praktikaren (klasea emateko moduaren) hausnarketa egin behar du, bere praktikak zalantzan jarriz eta ekintzak berrituz. Ekintzen berrikuntza honek, ikasleei ikasteko bidean lagunduko die hauek motibatuz eta balore ezberdinak transmitituz. Gainera, irakasleak bere jarduna hausnartuz bere akatsak hobetzea izango du helburu, ondoren soluzioa egokia bilatu eta berriro klasean aplikatuz.

Bestalde, guzti honetarako, irakasleak etengabeko prestakuntza duela jakina da. Egungo egoeretara egokitua izan behar du: metodo berriak, IKT-ak... 



Olga Esteve (2010)
"Gelatik ateratzen garenean hausnarketa asko egiten dugu, edo lankideekin kafea hartzen ari garenean... Hausnarketa interesgarriak dira, baina ez dira nahikoak irakasle-ikertzaile horretara ailegatzeko. Horretarako, zergatiak barneratu beharra dagoelako. Horixe da gakoa, era horretarako eztabaidarako gune egituratuak eta antolatuak izan behar ditugu gelan behatutakoa aztertzeko, gauza batek besteak baino hobeto zergatik funtzionatzen duen ikusteko, ikasleek dituzten erreakzioei buruz hitz egiteko, irakasleak sormenari tarte txikia zergatik uzten dion pentsatzeko..."




Bideo honetan, irakasle "ideal" baten ezaugarriak zeintzuk diren ikus ditzakegu, eta irakasle bakoitzak ezaugarri hauek guztiak lortu eta garatzeko, bere praktiken inguruko hausnarketa egin beharko luke, irakasle ikertzaile bilakatuz.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario